Dokumentuaren akzioak
GöteborgsOperans Danskompani
GöteborgsOperans Danskompani, Goteborgeko Operako Dantza taldea (Suedia), operako antzoki batean egoitza duen dantza garaikideko talde bakanetako bat da. 22 herrialdetako dantzarik osatuta, errepertorio askotarikoa eta ausarta du, kasu gehienetan, egungo dantzako izen handiek berariaz sortua. Mugimenduaren bidez hunkitzea, arauetatik harago joatea eta dantza, arkitektura, bideoa eta musika beste diziplina batzuekin nahastea taldearen ezaugarriak dira.
Goteborgeko taldeak bere azken sortzetariko bi ekarriko ditu Baluartera. Batetik, Skid, Damien Jaleten proposamena: agertokian 34 graduko makurdura edo inklinazioa dago, eta arriskuarekin eta umorearekin jolas egiten dute, aukeren mundu berri bat eskaintzen duen plano baten gainean. Eta bestetik, Autodance, Sharon Eyalen koreografia, barnean dantza, technoa eta teknika ezin hobeto hartzen dituena.
Egitaraua:
Skid
(estreinaldia, 2017ko azaroak 7an)
Koreografia: Damien Jalet
Musika: Christian Fennesz eta Marihiko Hara
Jantziak: Jean-Paul Lespagnard
Argiztapena: Joakim Brink
Autodance
(estreinaldia, 2018ko martxoak 3an)
Koreografia: Sharon Eyal
Musika: Ori Lichtik
Jantziak: Rebecca Hytting
Argiztapena: Dealon Cohen
IRAUPENA: I. Atala: 45 min. -atsedenaldia- II. Atala: 36 min.
* OHARRA: Ikuskizunaren behar teknikoak direla eta, atsedenaldiak 40 minutuko iraupena izango du
Dokumentuaren akzioak