Dokumentuaren akzioak
Gero Axular: Itzal galdua
Noiz |
2017/03/25
20:00 |
---|---|
Non | Lasarte-Oria, Manuel Lekuona Kultur Etxea |
Hitzordua egutegira gehitu |
vCal iCal |
Taldearen seigarren ikuskizun hau 2015. urteko martxoan aurkeztu zen. Dantzarien zuzendaritza Juan Luis Unzurrunzaga eskutik dator eta musikoen zuzendaritza, aldiz, Andoni Iparragirre zubietarraren eskutik.
Gerra karlistak amaituta, Euskal Herria gogotik erasotu zuen krisiak XX. mende hasieran. Ondorioz, nafar askok Maulera jo zuten orduan indarrean zeuden alpargata lantegietara lanera. Legendak dioenez, gurasoei ezinezkoa zitzaien seme-alabei ikasketak ematea baina batzuk euren itzala ere deabruari saltzera heldu omen ziren ikasketak eman ahal izateko ondorengoei. Axularren kasua hala izan omen zen.
Salamancara joan omen zen ikasi eta eta gero han ikasitako zabaltzeko asmoz, bere herriaren garapenean lagunduz. Istorio horretan oinarritzen da Itzal Galduaren etorkizuna. Otsagabiako gazteak ikasketak egin eta Nafarroa defendatzera bueltatzen da baina, zer gertatuko ote zaio?
- Soinua: Roberto González
- Argia: Aitor Azkuna, Javier Sainz de Murieta
- Jantziak: Ane Martínez
- Musikarien zuzendaria: Lara Mitxelena
- Dantza maisua eta koreografoa: Juan Luis Unzurrunzaga
- Zuzendari orokorra: Juan Luis Unzurrunzaga
Dokumentuaren akzioak