Dokumentuaren akzioak
Genevako Antzokiko Balleta: Tristan eta Isolda
Ballet konpainia Grand Théâtre-k sortua izan zen 1962an. Hastapenetatik, konpainia honek XX. mendeko dantzaren estilo aniztasuna aztertzeari ekin dio buru-belarri, George Balanchine bezalako artista ezagunak beraiekin lan egitera gonbidatuz.
Pentsaezina dirudi dantzaren bidez Tristan eta Isolda antzezteak. Izan ere, harria bezain opera sendoa da, instrumentu eta argumentu mailako konplexutasun handikoa; baina, aldi berean, gai unibertsal eta sinple, erraz eta hurbil batean oinarritzen da: maitasunaren ezina eta maitatzen dutenen indarra. Aurreko mende amaierako abangoardia frantsesean parte hartu zuen Joëlle Bouvier koreografoak primeran ulertu zuen hori Wagner-en obra goren honi heldu zionean.
- Zuzendaria: Philippe Cohen
- Koreografia: Joëlle Bouvier Richard Wagneren Tristan und Isolde-n inspirazioa hartuta / Inspirado en Tristan und Isolde de Richard Wagner
- Antzerkigintza: Daniel Dollé
- Ekoizpena: Ballet du Grand Théâtre de Genève, Pro Helvetia laguntzarekin
- Dantzariak: Isolda; Madeline Wong, Tristan; Geoffrey Van Dyck Mark, Erregea; Armando Gonzalez Besa, Lekukoa; Sara Shigenari.
Dokumentuaren akzioak