Dokumentuaren akzioak
GazteFolk: Bidasoaldeko nazioarteko gazteen jaialdia
Bulgaria, Eslovakia, Buriatia eta Valentziako gazteen taldeak izango dira, Behobiako Eraiki dantza taldekoekin batera, aurtengo GazteFolk-en. Folklorea, kulturak elkartzeko hizkuntza unibertsala lelopean uztailaren 23tik 28ra bitartean ospatuko da Bidasoaldeko nazioarteko gazteen jaialdia Irun, Zumaia, Bera eta Hondarribian. Jaialdia hasi eta amaitu Irunen egingo bada ere uztailaren 26 eta 27an gainontzeko herrietan eskainiko dituzte emanaldiak 10-16 urte bitarteko gazteek.
Eslovakiako Zornica, Bulgariako Zargoche, Buriatia errepublikako Selenga eta Valentziako Sargantanas dantza taldeak izango dira Bidasoaldeko herriak dantzaz beteko dituztenak.
Gaztefolk 2015, programa:
Uztailaren 28a, asteartea:
- Irun: 19:00etan talde guztien dantza emanaldia Amaia kultur-etxean.
Informazioa: GazteFolk 2015 (Eraiki Dantza Taldea)
Dokumentuaren akzioak