Dokumentuaren akzioak
Gaztedi dantza taldea: Maskaradak
1994an eta 2014an egin bezala aurten ere plazara aterako dira Santutxuko Gaztedi dantza taldeko dantzariak. Zuberoako maskaradak eskainiko dituzte eta hasiera goizeko 9:30eean izango da. Barriakdak Gaztediko plaza, Ritxi plaza, Hari plaza, Baztertxu plaza eta Karmelo plazan izango dira. Arratsaldeko ofizioak 16:30ean antzeztuko dira Karmelo plazan eta ondotik, iluntzeko 20:00etan Xiberoots musika talde zuberotarrak kontzertua eskainiko du.
Dokumentuaren akzioak