Dokumentuaren akzioak
Gauargi
Gauargi, munduko haurren eta dantzen festibala da. Egun hauetan munduko hainbat lekutako haurrek beraien kultura ezagutaraziko dute dantzaren bidez. Bulgaria, India, Peru, Eslovakia, Kamerun eta Bosnia-Herzegovina dira aurtengo herrialde gonbidatuak. Ezpeleta, Basusarri, Senpere, Kanbo eta Larresoro kolorez beteko dituzte, kaleetan zein oholtzan arituko baitira dantzariak.
Haurrak dira Gauargi jaialdiko protagonistak, eta beraz, Euskal Herriko bost dantza taldetako haurrek parte hartuko dute jaialdian: Zirikolatz (Senpere), Ezpela (Ezpeleta), Begiraleak (Donibane Lohizune), Urtsuko xoriak (Lekorne/Mendionde) eta Jeikaldi (Kanbo).
Egitaraua
Uztailak 16
- 10:00-22:00 Herri gastronomikoa: bertako produktuen salmenta eta haurrentzako ekintzak.
- 10:30-12:00 Ezpeletako Xerrenda gunean munduko musikak.
- 12:00-14:00 Herri gastronomikoa alaituko dute Peruk, Bosnia-Herzegovinak eta Kamerunek.
- 18:30-21:00 Ezpeletan, Munduko haurren plazan mundu bira, munduko dantzak, janaria...
Uztailak 17
- 18:30-20-00 Ezpeletan, Munduko haurren plazan kontzertu aperitifa.
- 20:30ean, itxiera emanaldia talde gonbidatu guztiekin eta Jeikaldirekin.
Dokumentuaren akzioak