Dokumentuaren akzioak
Gau Argi festibala
Gau Argi festibalaren 20. edizioa uztailaren 13tik 18ra ospatuko da. Urtemuga honen harira, munduko haurren eta dantzen jaialdiak egitarau aberatsa ekarriko du Basusarri, Ezpeleta, Kanbo edo Hendaiara. Euskal kultur erakundea jaialdi honen partaide da.
Aurtengo herri gonbidatuak Egipto, Letonia, Thailandia, Ukrania eta Bretainia izanen dira. Hona hemen festibalaren egitaraua:
Uztailak 13 asteazkena
20:30 Dantza ikuskizuna Basusarriko frontoian. Taldeak: Egipto, Thailandia, Ukrania, Bretainia eta Basusarriko Biez Bat.
Uztailak 14 osteguna
10:30 - 12:00: Ezpeletako kaleetan animazioa jaialdian parte hartuko duten talde guztiekin.
15:00 Festi´Gazte: Un véritable festival pour les jeunes de 6 à 12 ans durant lequel divers ateliers surprise et un goûter seront proposés aux enfants présent.
20:30 Maritzuli konpainiak Lau urrats eta kitto! ikuskizuna eskainiko du.
Uztailak 15 ostirala
10:30 - 12:00 Animazioa Kanboko kaleetan Egipto eta Thailandiako taldeekin.
20:30 Dantza emanaldia jaialdian parte hartuko duten talde guztiekin eta Ezpeletako Ezpela taldearekin.
Uztailak 16 larunbata
10:30 - 12:00 Animazioa Kanboko kaleetan Ukrania eta Bretainiako taldeekin.
17:00 - 21:00 Animazioa herriko hainbat tokitan jaialdian parte hartuko duten talde guztiekin eta Maritzuli konpainiarekin.
21:00 Bal Folk eta Bodega, taldeetako musiakriekin.
Uztailak 17 igandea
11:00 - 12:00 Animazioa Ezpeletako kaleetan musikariekin.
17:00 Dantza emanaldia jaialdian parte hartu duten taldeekin.
Uztailak 18 astelehena
20:30 Dantza ikuskizunak Hendaiak jaialdian parte hartu duten taldeekin eta Akelarre taldearekin.
Uztailak 19 asteartea
Animazioa Hendaiako kaleetan.
20:30 Hendaiako Gaztelu Zahar frontoian dantza emanaldia jaialdian parte hartu duten taldeekin eta Akelarre taldearekin.
- Informazio gehiago: Gau Argi
Dokumentuaren akzioak