Dokumentuaren akzioak
Full Time konpainia eta Fabian Thome: Entre dos sombras
Etengabe bizi gara geure argiaren bila, baina behartuta gaude bizitzaren itzalei aurre egitera. Itzalok bat-batean ailegatu daitezke, gu haietatik irten ezinik garela eta haiek gorputz zein buru blokeo bihurtzen zaizkigula. Ahitze horrek ahalbidetzen die itzalei gure gorputza era fulminantean inbaditzea, eta horrela bakarrik geratzen zaigu geure islari aurre egitea. Borroka horrek itzalen artean bizitzen erakusten digu, blokeoa eta musika argi-mugimendu bihurtuz. Artista gonbidatua: Woojae Park, korear musikari garaikide eta tradizionala.
- Ideia, zuzendaritza artistikoa, koreografia eta interpretazioa: Fabian Thome
- Jatorrizko korear musika tradizionala zuzenean: Woojae Park
- Argiztapena: Pepe Bau
- Musika-muntaia eta jatorrizko musika: David Guerra, Luis Miguel Cobo, Fabrizio di Salvo
- Jantzien moldaketa: Germán Cabrera, Fabián Thomé
- Bideoaren errealizazioa, muntaia eta edizioa: Ignacio de Urrutia
- Administrazioa eta banaketa: Miren Zamora
Dokumentuaren akzioak