Dokumentuaren akzioak
Fueradeleje Danza: Meeting Point
Meeting point (Elkargunea) gizakien arteko harremanen inguruko hausnarketa da, dantzaren hizkuntza abstraktuaren bidez adierazitakoa. Ikusleari mugimenduaren bidez azaltzen zaio leku komunaren beharra, non aukera izanen baitugu bestea ezagutzeko, jolasteko, eztabaidatzeko, adiskidetzeko… Interpreteak telebista pantailetan mugitzen dira eta haien artean dantza egiten dute ere. Ikus-entzunezkoek aberasten dute dantzaren bidezko hausnarketa honen agerraldia, pertsonak gizakitzat hartzen eta aldarrikatzen dituena.
Dantzariak: Virginia Oroz eta Iñaki Fortún
Koreografia eta Zuzendaria: Fueradeleje
Dokumentuaren akzioak