Dokumentuaren akzioak
Folklore Bizian
Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak antolatzen duen Folklore Bizian jaialdia uztailaren 19tik 24ra ospatuko da. Jaialdiko gonbidatuak izango dira Armeniako Bardiner folklore-taldea eta Uruguaiko Canalones danza independiente taldea. Armeniarrek balleta egiten dute eta uruguaitarrek Hego Amerikako tradizioko doinu ezagunak dantzatu eta kantatzen dituzte. Aipatutako nazioarteko taldeez gain Andra Mari eta Oinarin dantza taldeek ere hartuko dute parte.
Egitaraua
- Uztailak 19 asteazkena
20:30, Kurtzeko plazan edo frontoian, Bardiner folklore-taldea (Armenia), Canalones danza independiente taldea (Uruguai) eta Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao, Euskal Herria).
- Uztailak 20, osteguna
20:30, Kurtzeko plazan edo frontoian, Bardiner folklore-taldea (Armenia), Canalones danza independiente taldea (Uruguai) eta Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao, Euskal Herria).
- Uztailak 21, ostirala
20:30, Unkina kiroldegian, Bardiner folklore-taldea (Armenia), Canalones danza independiente taldea (Uruguai) eta Oinarin Dantza Taldea (Usansolo, Galdakao, Euskal Herria).
- Uztailak 24
20:30ean, plazan, Andra Mari dantza taldea (Galdakao) Bardiner Ensemble Folklorique dantza taldea (Armenia) Canalones danza independiente taldea (Uruguai)
*Dantza-saioen aurretik, kalejira egingo dute dantza taldeek udalerriko kaleetatik barrena
Dokumentuaren akzioak