Dokumentuaren akzioak
Fabián Barba: A Mary wigman Dance Evening
Ikasle garaian, Fabián Barba dantzari eta koreografo gazteak arreta bereziz aztertu zuen dantza modernoaren aitzindarietako baten lana: Mary Wigman dantzariaren lana, hain zuzen. Mary Wigman Atlantikoaz beste alderaino iritsi zen, hogeita hamarreko hamarraldian, dantza espresionistako erakustaldiei esker. Haren lanak goitik beherako aldaketa eragin zuen Estatu Batuetako dantzaren ikusmiran, eta, gaur egun, oraindik erreferentetzat dute Ekuadorren. Barbak Mary Wigmanen errepertorioan oinarriturik egindako lehen lana Schwingende Landschaf izan zen, 1929ko zazpi solo biltzen zituen dantza zikloa. Koreografoak haietako hiru berregin zituen Wigmanen beraren material filmatua erabiliz. A Mary Wigman Dance Evening sortzeko, Fabián Barbak Wigmanen lanen sorta zabal bat hautatu, eta haien berregitearen eta jatorrizkoaren arteko erlazioak tenkatu zituen.
- Koreografia: Fabián Barba
- Aholkulariak: Katharine Sehnert, Irene Sieben, Susanne Linke
- Jantziak: Sarah-Christine Reuleke
- Argien diseinua: Geni Diez
- Anruf Pastorale, Seraphisches Lied, Sturmlied eta Sommerlicher Tanz-en musika-konposizioa: Hanns Hasting
- Raumgestalt, Zeremonielle Gestalt eta Drehmonotonie-ren musika-konposizioa: Sascha Demand
- Ekoizpena: K3 – Zentrum fu?r Choreographie, Tanzplan Hamburg (Alemania)
- Koprodukzioa: Fabrik Potsdam (Alemania) Tanzplan Potsdam egonaldiko artisten esparruan, Kaaitheater (Brusela, Belgika), P.A.R.T.S. (Brusela, Belgika), wp Zimmer (Anberes, Belgika)
- Laguntzak: Mary Wigman Gesellschaft (Hanburgo, Bremen, Alemania), PACT Zollverein Essen (Alemania)
- Banaketa: Caravan Production
Dokumentuaren akzioak