Dokumentuaren akzioak
Ezpata-dantzari eguna
Lesakako Beti Gazte Elkartearen 75. Urteurreneko egunean eta 105 dantzari bilduko dituzte Ezpata-dantzari eguna ospatzeko.
Egun osorako egitarau zabala prestatu du Beti Gaztek, Lesakako Musika Bandaren, Lesakako Txistulari Taldearen eta Tantirumairu dantza taldearen laguntzaz.
- 10:00etan egun horretarako bilduko diren zazpi ezpata-dantzari taldeak karrikaz karrika ibiliko dira.
- 11:00etan Plaza Zaharretik talde guziak elizara joanen dira, musika bandaren laguntzarekin.
- 12:30ean Zubigainekoa dantzatuko dute 105 dantzariek Onin errekaren bazterrean eta segidan, Ziharkakoa plazan.
- 14:30 Herri bazkaria frontoian.
Aipatzekoa da duela 30 urte ere egin zela Ezpata-dantzari Eguna Lesakan, 1985eko irailaren 1ean, zehazki. Orduan, 5 talde atera ziren, 75 ezpata-dantzari guztira. Orduan, Beti Gaztek ez ezik, Basurde eta Eguzki elkarteek ere antolatu zuten, Lesakako udalaren laguntzarekin eta egitarau beretsua izan zuten, nahiz eta Iruñeko Udal dantzari taldeak ere saio bat eskaini zuen.
Dokumentuaren akzioak