Dokumentuaren akzioak
Ezpalak jaialdia: soka-dantzak
Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2015eko maiatzaren 30ean eta 31an burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Eibarren eta Iruñean.
Aurtengo Ezpalak jaialdiak soka-dantzak izango ditu ardatz eta igandean Iruñan ospatuko da. Hainbat izenekin ezagutzen dugu euskaraz eskuz esku egiten den dantza hau: soka-dantza, esku-dantza, aurreskua, zortzikoa, dantza-soka, dantza-luzea, erregelak, bralea, karrika-dantza e.a. Eta izenak bezala, dantzatzeko moduak ere halakoak dira, tokian tokikoa eta garaian garaikoa. Horietako zenbait ikusteko aukera izango dugu aurtengo Ezpalak jaialdian.
12:30ean Ezpalak jaialdia Burgoen Plazan. Honako talde hauek hartuko dute parte:
- Duguna dantza taldea – Iruñea (Nafarroa)
- Garaiko dantza taldea – Garai (Bizkaia)
- Urtsuko Xoriak – Lekorne (Lapurdi)
- Cinar Elkartea – Ankara (Turkia)
- Añorgako dantzariak – Añorga (Gipuzkoa)
Dokumentuaren akzioak