Dokumentuaren akzioak
Euskal pilota, genero ikuspuntutik
Emanaldiak, formakuntza, bideo-emanaldiak eta dantzarien arteko topaketak izango ditu oinarrian Dantzaldia 2017 jaialdiak. Euskal pilota, genero ikuspuntutik monografikoa eskainiko da.
Olatz Gonzalez Abrisketaren hitzaldia: Gorputz Desplazatuak
Olatz González Abrisketak (Bilbo, 1973) Antropologia Soziala irakasten du Euskal Herriko Unibertsitatean. Horrez gain, proiektu audiobisualak, argitalpenak, arte-erakusketak, hitzaldiak, ikerketak… egin ditu.
Sra. Polaroiskaren bideoa: Pilota Girls
Aldaketa bizian dagoen mundu batean girotuta, auzitan jartzen dira estereotipoak Pilota Girls izeneko piezan, keinu metaforiko, ausart eta subertsiboa erabiliz eta protesta bat eszenaratuz.
- Zuzendaritza eta gidoia: Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe
- Aktorea: Patricia Espinar
- Argazki zuzendaria: Gaizka Borgeaud
- Muntaketa: Alaitz Arenzana
- Zuzendari artistikoa: Guillermo Llaguno
- Soinu-banda: Ibon Aguirre
- Ahotsa: Maria Ibarretxe
- Soinua: Ibon Aguirre
- Ekoizpen burua: David Aldai
- Ekoizpen laguntzailea: Jorge Lastra
Lasala dantza konpainiaren dantza: Lauesku
Lauesku lanak barne-gogoetara gonbidatzen gaitu: zergatik men egin naturaltasun osoz eta otzantasunez ezartzen dizkiguten arau, ohitura, erregela eta inposizioei? Zergatik ontzat eman aurretik erabakitako konponbideak eta erantzunak?
- Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz
- Interpreteak: Jaiotz Osa, Carla Diego, Garazi Etxaburu
- Musika: David Holmes, Eddie Vedder, Antonio Vivaldi
- Argien diseinua: Gabriel Punzo
- Jantziak: Eider Ezenarro
- Fotografia eta bideoa: Diego Hernández
- Diseinu grafikoa: Diego Hernández
Dokumentuaren akzioak