Dokumentuaren akzioak
Euskal Herriko Dantzari Eguna
Euskal Dantzarien Biltzarrak urtero antolatzen duen Euskal Herriko Dantzari eguna aurten Baionan izango da Urriaren 1ean, larunbata. Hona hemen egun osoko programa:
Egun guztian zehar 11:00etatik 19:00etara, Folklore Azoka Pelletiers-Barthes plazan.
Egun guztian zehar txosna izango da LAUGAko Polikiroldegian.
- 11:00 Lapurdiko Dantzari txikien emanaldia Pelletiers-Barthes plazan.
- 12:30 Mutxikoak Pelletiers-Barthes plazan.
- 16:00etan taldeei harrera egingo zaie.
- 17:00etan Baiona erdiko kaleetatik kalejira.
- 17:30 - 19:00 Dantza emanaldi nagusia Pelletiers-Barthes plazan.
- 19:00 Dantzazaleak eta dantzariak dantzan jarraitzeko aukera.
- 20:30 Afaria (informazio gehiago, hemen) Laugako Polikiroldegian.
- 22:00-24:00 Erromeria-Dantzaldia Laugako Polikiroldegian.
*Euria egingo balu, eguneko ekintzak Laugako Polikiroldegian izango dira.
- Informazio gehiago: Euskal Dantzarien Biltzarra
Dokumentuaren akzioak