Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Euskal Herriko Dantza Txapelketa

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko Dantza Txapelketa

Noiz 2016/10/15
18:00
Non Segura
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Euskal Herriko Dantza Txapelketak 40. edizioa beteko du aurten eta hamar bikotek parte hartuko dute, Gipuzkoatik zortzi, eta Arabatik eta Iparraldetik bana.

Gipuzkoatik datozen hiru azpeitiarrak dira:Gorka Kerejeta-Leire Eizmendi, Amets Amubieta-Larraitz Larrañaga eta Mikel Subinas-Maite Beobide. Gipuzkoako beste ordezkariak Ibai Jimenez-IratxeLizarburu(Ibarra), Iker Sanz-Ane Uruzola (Villabona), Xabier Artola-Idoia Besada (Irura), Julen Murgiondo-Saioa Galarraga (Bergara) eta Julen eta Nagore Berrondo (Errezil) dira. Gasteiztik etorriko dira Beñat Olano eta Paula Gonzalez, eta Urruñetik Pierre Latasa eta Ihintza Handi.

Dantzariek zortzi bueltako fandangoa txistuz, Isilkara txistulari taldearen musikarekin, eta arin-arina trikitiaz, Estanga anai-arrebak trikitilarien piezarekin, dantzatuko dute.

Epaimahaia Euskal Dantzarien biltzarreko bost adituk osatuko dute: Arantxa Garin, Nahikari Vizuete, Josu Ibarra, Jesus Mari Garate eta Rafa Salaberria. Janzkera epaileak, berriz, Ainhoa Mendiburu eta German Nestares izango dira.

Dokumentuaren akzioak

Apirila 2021 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
Maiatza 2021 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
Ekaina 2021 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930