Dokumentuaren akzioak
Euskal Herriko Dantza Txapelketa
2021eko urriaren 16an jokatuko da aurten Euskal Herriko 45. Dantza Suelto Txapelketa. Bertan Euskal Herriko dantza-bikote hoberenek parte hartuko dute, eta gure lurralde ezberdinetako arin-arinaz eta fandangoaz gozatzeko aukera ezin hobea izango du ikusleak. Txapelketaren antolatzaile den Segurako Udalak ikuskizun paregabe honetara bertaratzeko gonbitea luzatzen dizu. Beraz, euskal folklorea maite duenak zita du Seguran, urriaren 16an.
Parte hartuko duten bikoteak:
- Idoia Narbaiza - Irati Olaizola (Legazpi)
- Saioa Galarraga - Julen Murgiondo (Bergara)
- Laura Bastida - Ekain Uzkudun (Azpeitia)
- Itziar Bastida - Anaitz Lizartza (Azpeitia)
- Amaia Apezetxea - Idoia Salha (Hendaia-Donibane Lohitzune)
- Elaia Elorza - German Aranburu (Azpeitia)
- June Elorza - Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia)
- Enara Arrizabalaga - Iker Sarasua (Azpeitia-Azkoitia)
- Oihana Betelu - Pierre Latasa (Baiona-Urruña)
- Katerin Artola - Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo)
- Marie Feyri - Battitt Etchart (Bidart-Bidarrai)
- Maren Galvez - Gorka Granado (Lezo-Sopela)
- Olatz Azkue - Mattin Etxebeste (Lezo-Oiartzun)
- Oihana Dottax - Antton Barcos (Ainhoa-Beskoitze)
- Xabi Dupuy - Xanti Eyherabide (Beskoitze)
Oharra: Beltzez bikoteak ordezkatzen duen udalerria.
Atsedenaldian: genEroa dantza ikuskizuna Kimua Dantza Kolektiboaren eskutik
Sarrera: 10€. Salmenta (urriaren 1etik aurrera): Internetez bibe.me.
Dokumentuaren akzioak