Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzen jaialdia
Asteburu honetan eta Tronperri dantza taldearean eskutik helduko da euskal dantzen jaialdia. Aurtengoa 35. edizioa izango da eta Euskal Jaiaren ekintza zaharrena da.
Hau da talde parte-hartzaileen zerrenda:
Larunbatean, ekainak 3an eta arratsaldeko 19:30etan:
- Tronperri dantza taldea (Durango, Bizkaia)
- Muskildi dantza taldea (Muskildi, Zuberoa).
Igandean, ekainak 4an eta eguerdiko 12:30etan:
- Goizaldi dantza taldea (Donostia, Gipuzkoa).
- Agoitz dantza taldea (Agoitz, Nafarroa).
- Jare dantza taldea (Gasteiz, Araba).
- Akelarre dantza taldea (Hendaia, Lapurdi)
Bi ekitaldiak, Durangoko Andra Mariko portiko azpian ospatuko dira eta sarrera dohainik izango da.
Dokumentuaren akzioak