Dokumentuaren akzioak
Errusiako Ballet Nazionala: Loti ederra
Sergei Radchenkoren Russian National Ballet, Sobietar Batasuna desegiten hasi zenean Errusian sortu zen lehen konpainia pribatua eta herrialdeko ospetsuenetakoa, Euskalduna Jauregian arituko da lehen aldiz, Tchaikovskyren "Loti Ederra" eszenaratzeko.
Sergey Radchenkok orain dela gutxi zendutako Maya Plisetskayari eskainiko dio Loti Ederra, bere konpainia Russian National Balleten bildumako funtsezko obra. 20 urtez baino gehiagoz Radchenkoren dantza-bikotekide izan zen Plisetskaya, bakarlari gisa, Moskuko Bolshoi antzokian.
- Musika: Piotr Tchaikovsky
- Libretoa: Charles Perrault, Grimm anaien bertsioa
- Koreografia: Marius Petipa
- Artistak: Alexandra Kriukova, Maria Klyueva, Azamat Askarov, Nurlan Kinerbaev
- Iraupena: 105 minutu
- Sarrerak: 25€ - 44€
- Informazio gehiago: Euskalduna Jauregia
Dokumentuaren akzioak