Dokumentuaren akzioak
Errosarioko Amaren ezpata-dantza
Bosgarren aldiz, 11:15etan ekingo diote dantzariek, udalbatzari zubia eginaz. Jarraian Meza izango da Parrokian ezpata txikien emanaldi eta guzti, eta hura bukatzean ezpata luzeak heldu eta eliza atarian dantzatu ostean kalean behera joko dute ohiturazko ibilbidean: Kalegoen plazatik abiatuz San Bartolome kalean barrena Kalebarren plazaraino, han bigarren ekinaldia burutzeko. Ondoren Errosarioko kalera joko dute Ama Birjinaren aurrean dantzatu eta udaletxean bukatzeko.
Haritzen luzaroan jardun duten kideak omentzeko baliatuko dute aukera eta ohiko lau ezpata-txikien ordez zortzi dantzari izango dituzte lehenengoz.
Dokumentuaren akzioak