Uztailaren 19an egingo baitute aurten Errenteria Dantzan ekimena. Aurreko urteetan gonbidatu atzerritar bakarra eduki izan dute baina aurten bi talde bisitari izango ditugu Errenterian: Zeelanda Berriko NGA URI TE WAI-O-TAIKI eta Senegalgo Ballet Jammu.
18:30etan aipatutako bi taldeek, Ereintza Dantza Taldearekin batera desfilea egingo dute Gamon Zumarditik abiatuta. Bertan amaituko dute eta han egingo dute ondoren ekitaldia, 20 minutuko dantza emanaldiez osatua (Zeelanda Berriko NGA URI TE WAI-O-TAIKI- Ereintza Taldea- Senegalgo Ballet Jammu- Amaitzeko, Ereintza Dantza Taldea berriz).
Zeelanda Berritik datorren taldeak kultura maoriaren baitako ikuskizuna eskainiko du, aintzinako tradizioak dantzekin uztartuz. Senegalgo Ballet taldearen ospea ere nabarmendu dute, kultura eta etnografia balletarekin nahastuz sari ugari lortu baituzte.