Errebonbilloak

  • Errebonbilloak
  • 2025-10-05T05:00:00+02:00
  • 2025-10-05T23:59:59+02:00
  • Urriko lehen igandean (aurten urriak 6) ospatzen da Errebonbilloen alardea Elorrion. Goizeko 5:00etan hasten dira kalejiran Errebonbilloak. Udaletxean hasi eta herriko hainbat gunetan salbak botatzen dituzte. Lehenengo bi salbak udaletxeko plazan egiten dira. Gero Elorrioko kaleak igarotzen dira alkatearen etxera iritsi arte, eta bertatik, formazioa osatu eta udaletxera bueltatzen dira, eta arratsaldean dantzatuko duten aurreskuaren zenbait zati azken aldiz entseatzen dituzte. Arratsaldeko 17:00etan berriro ekiten diote kalejirari, oraingoan jantzi tradizionalarekin, herriari buelta ematen diote prozesioan Errosarioko Andra Mariren irudiarekin batera eta plazara iristean soka-dantza edo aurreskua dantzatzen dute.
Errebonbilloak

Argazkia: Eire Vila. Dantzan, CC BY-SA

Noiz

2025/10/05 03:00

Non

Elorrio

Urriko lehen igandean (aurten urriak 6) ospatzen da Errebonbilloen alardea Elorrion. Goizeko 5:00etan hasten dira kalejiran Errebonbilloak. Udaletxean hasi eta herriko hainbat gunetan salbak botatzen dituzte. Lehenengo bi salbak udaletxeko plazan egiten dira. Gero Elorrioko kaleak igarotzen dira alkatearen etxera iritsi arte, eta bertatik, formazioa osatu eta udaletxera bueltatzen dira, eta arratsaldean dantzatuko duten aurreskuaren zenbait zati azken aldiz entseatzen dituzte. Arratsaldeko 17:00etan berriro ekiten diote kalejirari, oraingoan jantzi tradizionalarekin, herriari buelta ematen diote prozesioan Errosarioko Andra Mariren irudiarekin batera eta plazara iristean soka-dantza edo aurreskua dantzatzen dute.