Dokumentuaren akzioak
Elirale: Ka dira
Haur eta familia guztiarentzako ikuskizuna dakar Elirale konpainiak Coliseora. Kadira hitzak aulkia esan nahi du Lapurdin. Claude Boujon idazlearen Kadira urdina izeneko haurrentzako liburuan oinarriturik, Elirale konpainiako Pantxika Telleria koreografoak 2005ean gazteentzako pieza koreografikoa sortu zuen. Honetan kadira, objektu arrunta, joko guztietarako aitzakia eta oinarri bihurtzen zen; batzuetan auto, beste batzuetan kaiola...
Oraingoan aurkezten duen lanean hasierako ideia horretan oinarritu eta birsortu egin du, Baztango Irri-dantzekin jolastuz. Pieza hau bi dantzarik eramango dute taula gainera, dantza garaikidearen hizkuntza goxoak haurren irudimen bereziarekin bat egiten duen bitartean.
Elirale: Ka dira:
- 3 urtetik gorako bertsioa.
- Iraupena: 45 min.
- Zuzendaritza: Maialen Maritxalar.
- Antzezleak : Arantza Lannes, Aurelie Genoud eta Anne-Laure .
- Koreografoa : Pantxika Telleria.
- Laguntzaile koreografikoak: Jose Cazaubon eta Celia Thomas.
- Taularatze begirada: Joxelu Berastegi.
- Ahotsa eta musika: Kristof Hiriart.
- Argiak: Javi Ulla.
- Eszenografia eta jauntziak : Maialen Maritxalar eta Karine Prins.
- Kadiraren kontzepzioa: Jean-Louis Iratzoki.
- Errealizazioa : Txomin Iratzoki.
- Eszenografiaren elementu batzuen errealizazioa : Mikel Cazaubon.
Informazioa: Ka dira (Elirale konpainia)
Dokumentuaren akzioak