Dokumentuaren akzioak
Elephant in The Black Box: Romeo eta Julieta
Elephant in The Black Box Dance konpainiak Romeo eta Julieta ikuskizuna eskainiko du. Bi familia, bi hizkuntza –Jean-Philippe Duryren dantza garaikidea eta dantza espainiarra–, bi maitale... Bertsio honek kapuletarrak eta montagutarrak Espainiako girora eramango ditu, eta familien, herrien eta moral desberdinen arteko gatazka garaikideei begiratuko die. Desira, ekintzaren motor kontziente moduan. Romeo eta Julietaren bertsio honek jolas egiten du pertsonaiekin, emakumeen eta gizonen rolak trukatuta, irakurketa egungoagoa proposatzeko, gizonen edo emakumeen berezko ezaugarrietatik harago.
- Zuzendaritza artistikoa eta koreografía Jean-Philippe Dury.
- Elkarlan koreografikoa, dantza espainiarra eta flamenkoa Estíbaliz Barroso, Juan Berlanga.
- Antzezleak Estíbaliz Barroso, Jean-Philippe Dury / Francesco Vechione.
- Kapuletarrak Andréa Mendez Criado, Alejandro Cerdá, Juan Berlanga, José Angel Capel, Adrian Diaz.
- Montagutarrak Stella Tozzi, Valentina Pedica, Antonella Sampieri, Olivia Padisson, Giulia Barbero.
- Segundo cast: Gulia Russo, Charlotte Carpentier Musika S. Prokofiev, collage.
Dokumentuaren akzioak