Dokumentuaren akzioak
Elai Alai: Ilargiarekin dantzan
Portugaleteko Elai Alai dantza taldeak dantza ikuskizuna eskainiko du abenduaren 23an, larunbata, iluntzeko 20:00etan Portugaleteko Merkatuan. Ikuskizun hau urtaroak, ilargia eta dantzaren arteko harremanari buruzkoa izango da eta narratzailea eta bideoak egongo dira zati bakoitza azaltzeko.
Besteak beste dantzatuko diren dantzetako batzuk honakoak dira: Arizkungo sagar-dantza, jorrai-dantza, polkak, Zuberoako dantzak, Xemeingo ezpata-dantza, Axuri-Beltza, Otsagabiako dantzak, jotak...
Dokumentuaren akzioak