Dokumentuaren akzioak
Ederlezi Pastorala
Mixel Etxekopar musikari bikainak ongi baino hobeto ezagutzen ditu Euskal Herriko tradizio herrikoiak. Kulturaren esploratzaile nekaezin hori Zuberoako Gotein-Libarrens herrian egiten den Xiru Festibalaren arduradunetako bat da, eta hantxe estreinatu zuen hain zuzen orain Arriaga Antzokira dakarren “Ederlezi Pastorala”.
Ederlezi hitzak euskara dirudi, baina benetan ijitoen hizkuntzako elea da, egileak kantu batean entzun zuena, eta udaberriko ijito festa bati egiten dio erreferentzia. Ederlezi Pastorala XVII eta XXI. mendeen artean Euskal Herrian bizi diren ama baten eta bere zazpi alaba ijitoen istorioa da. Familia bati jarraituko diogu mendez mende eta herriz herri, Bizkaitik Zuberoara, Lapurdiko sorginen ehizan (1600. Urtean) edo Bigarren Mundu Gerran sortzen duten miresmenaren edo gorrotoaren testigu.
Nicole Lougarot-en zuzendaritzapean ariko dira Amaren Alabak taldeko kantariak eta Xantiana Etchebest, Ihitz Iriart, Graxi Bedaxagar, Luxi Aguergaray, Maika Etxekopar, Graxiana Castillon, Maite Sarraillet, Laida Camus, Benat Larrory, Johañe Bedaxagar, Johañe Etchebarne-Ajia, Niko eta Julen Guiresse eta Pette Jaragoyen zuberotar gazteak.
IRAUPENA: 2 ordu 30 minutu
Dokumentuaren akzioak