Dokumentuaren akzioak
Eco konpainia: Catania Catania
Eco konpainiak Catania Catania lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian.
Emilio Calcagno siziliara, bere lurrera itzuli da, lur hain liluragarriaz duen ikuspegi ameskeriatua eskaintzeko. Gorputz eta aldarte oldea, elektro musika pultsante bat eta siziliar prosezio kantuak lagun, paradoxuz beteriko autopotreta bat osatzeko, maltzurkeriek eta mendekuek hunkitzen duten sizilia odol bero, hezgaitza eta arrunt prekarioa, koreografia baten bitartez bisitatzeko. «Catania Catania-k» herrira itzultzeko gogoa eta honek gordetzen duenaz jakinean denaren tirria bikoitza kontatzen digu. Ikuskizun koreografikoa, egune roko bizitzako istorio ttipiz osatua, dantza bolkaniko frenetikoa eta gogo pizgarria, itzal gune eta eguzki distiren artean garatzen dena.
Dokumentuaren akzioak