Dokumentuaren akzioak
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna
Aurtengo Ezpatadantzari eguna Iurretan izango da irailaren 24an. Gerediaga Elkarteak, Durangaldeko dantza taldeek eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak elkarlanean antolatutako egunaren helburu nagusia dantzari-dantza ezagutzera eramatea da, baita Durangaldeko dantzarien urteko topagunea izatea ere. Aurtengoan, Durangaldeko 11 dantza taldek hartuko dute parte: Iurretatik lau talde, Izurtza, Garai eta Mañaritik talde bana, Berriztik Iremiñe eta San Lorentzo dantza taldeak eta Durangotik Txoritxu Alai eta Kriskitin dantza taldeak.
Irailak 24 igandea
- 12:30ean, dantzarien kalejira, Aita San Migel plazatik Iurretara eta buelta.
- 13:00etan, dantzari-dantza eta soka-dantza edo erregelak Aita San Migel plazan.
- 15:00etan, herri bazkaria Askondo aterpean. Ondoren, erromeria eta kalejira Iurretan zehar.
Dokumentuaren akzioak