Dokumentuaren akzioak
Dunja Jocic: Don’t talk to me in my sleep
Serbiatik dator Dunja Jocic Don’t talk to me in my sleep lana eskaintzeko Biarritzeko Maitaldia jaialdian.
Gogoan atxikitzen dugun Andy Warholen irudia, xinaurritegia zirudien Factoryan, trono baten gainean dagoen pertsona batena da. Leku honek 60 hamarkadako New york hartan agertzen ziren sormenezko energia hibridoenak bateratzen ziren. Don’t talk to me on my sleep-ek, eskizofrenia pairatzen duen gizon bat marrazten du, bere ama gizajalearekilako bekoz beko beldurgarri batean. Antzerki soila, mirailekilako ganbera batean, plastikozko lorez eta te kikerez apaindurik, Warholen ametsekin talka egiten duen denbora iragaiten delarik. Dunja Jocic serbiar koreografoaren ikuskizun hau Korzo Theater-ek ekoiztu obra gogoberogarriaren gisakoa da. Sorkuntza leku alternatibo hau, mundu osotik etorri sortzaile bereziez osatua da. Badu zenbait urte orain festibalak erregularki gomitatzen duela, jakinmin zorroztu eta zoramendu berdinarekin beti.
Dokumentuaren akzioak