Dokumentuaren akzioak
Duguna, Gathubi eta Kezka dantza taldea
Asteburu honetan ospatuko da Eibarko 54. Euskal Jaia. Igandean, maiatzaren 12an, Euskal Jaiko dantza jaialdia egingo da Untzaga plazan eta hiru osagai nagusi izango ditugu bertan. Batetik, Iruñeko Duguna dantza taldearen eskutik Sanferminetako trokeo-dantzak ikusteko aukera izango dugu. Bestetik, Eibarko Kezka dantza taldeak zenbait kontra-dantza egingo ditu. Gathubi taldearen doinura dantzari eta ikusle, guztiek dantza egiteko aukera izango da plazan bi dantza taldeen emanaldien ondoren.
Eibarko 54. Euskal jaia
Maiatzak 12, igandea
12:00 Kalejira Urkizutik Untzagara
12:30 Euskal jaiko dantza jaialdia: Duguna, Kezka eta Gathubi.
17:00 Erromeria Gathubi taldeko musikariek eta Josu Garatek gidatuta
19:00 Larrain-dantza
19:30 Fernando Abanzabalegiri omenaldia
20:00 Azken larrain-dantza
Dokumentuaren akzioak