Dokumentuaren akzioak
Dernière Minute Pierre Rigal: Press
Emanaldiak, formakuntza, bideo-emanaldiak eta dantzarien arteko topaketak izango ditu oinarrian Dantzaldia 2017 jaialdiak. Dernière Minute Pierre Rigal konpainiak Press lana eskainiko du.
Press obrak gizaki modernoaren irudia antzezten du, haren hutsaltasun izugarria eta konplexutasun enigmatikoa aldi berean. Indibiduo-produktu, dandy kezkagarri honen gorputza etengabeko mugimenduan ageri zaigu, dela bere automatismoen kateadura estandarizatuagatik, dela hura mugitzen den espazio estuaren mekanismoengatik. Beharbada berak onarturiko egoeran, preso aurkitzen da gela ia huts batean. Ingurune fisiko nahiz mental horren aldaketa mekanikoek eragina dute haren gorputzean, beronen kokapena eta mugimenduak etengabe aldatzera behartzen dutelarik, absurdoa eta estuasuna sortzen duen “impasse” jarraiki batean.
- Sorkuntza, eszenografia, koreografia eta antzezpena: Pierre Rigal
- Eraikitze, argiztatze eta makinista lana: Frédéric Stoll
- Musika: Nihil Bordures
- Koreografia laguntzaileaMélanie Chartreux
- Argazkia: Frédéric Stoll
- Produkzio zuzendaria: Sophie Schneider
- Produkzioa: Compagnie Dernière Minute, Gate theatre London,
- Koprodukzioa: Rencontres chorégraphiques internationales de Seine-Saint-Denis, Théâtre Garonne – Toulouse, honako hauek laguntzaile izanik: DRAC Midi-Pyrénées, Ville de Toulouse, Région Midi-Pyrénées, Conseil Général de la Haute-Garonne eta Convention Culturesfrance / Ville de Toulouse
Dokumentuaren akzioak