Dokumentuaren akzioak
Dantzaz: Kameleoia
‘Kameleoia’ da Dantzaz Konpainiaren ekoizpen berria. Arrakasta handiko bi koreografo bildu dira lan hau egiteko: Itzik Galili, nazioarte mailan dantza garaikideko artistarik handienetakoa, eta Jacek Przybylowicz, Poznango Opera-Balleteko arte-zuzendaria. Emaitza ikusgarria da benetan. Programaren hasierako bi piezak Galilirenak dira: ‘Things I Told Nobody’, Handel, Vivaldi, Mozart eta Satie-ren musika dituena; eta ‘Chameleon’, John Cageren musikaduna. Saio bukaeran, berriz, Przybylowiczen ‘Sequences’. Dantzas honetan, Jordi Savallek Maraisen musika jotzen du.
Bitartean, Katarzyna Kozyra artistaren ikusentzunezko lan bat proiektatuko da.
PROGRAMA:
• “Chameleon” - Itzik Galili-Musika: John Cage / Iraupena: 10´
• “Few Brief Sequences” - Jacek Przybylowicz-Musika: Marín Marais / Iraupena: 30´
• “Flash Deluxe” - Itzik Galili-Musika: Percossa - Paxkal Indo / Iraupena: 20´
Dantzariak: Lionel Ah-Sou, Ane Anza, Mirjam Berg, Emmanuel Dobby, Garazi Etxaburu, Fem Rosa Has, Alicia Navas, Einar Nikkerva, Jeffrey Schoenaers, Marina Scotto, Guillermo Millán, Egoitz Segura, Beñat Urretabizkaia
Zuzendaritza artistikoa: Adriana Pous Ojeda
Dokumentuaren akzioak