Dokumentuaren akzioak
Dantzaz: Atalak 2.0 Edu Muruamendiaraz eta Blanca Arrieta
Atalak 2.0 programaren baitan Edu Muruamendiaraz eta Blanca Arrieta koreografoek eta Dantzaz konpainiako dantzariek egindako egonaldi koreografikoetan sortutako piezen aurkezpena.
Dantzari ohia eta koreografoa, Aukeran konpainiako zuzendaria izanda hainbat ikuskizun ekoiztu ditu Edu Muruamendiarazek: Bideak, Gernika, Burdina, Geltokia edo Maurizia. Atalak ekimenerako DantzAmorfosis proposamena aurkeztuko du.
London Contemporary Dance School / The Placen ikasi zuen Blanca Arrietak mundu osoko jaialdi eszenikoetan aurkeztu ditu bere sormen-lanak. Mugimendu sinkronikoak izan dira egonaldi koreografikoaren ardatza. Ariketa koreografiko bat planteatzen du, "aldi baterako elkartuta dauden gorputz bi edo gehiagoren arteko aldibereko ekintzak edo antzeko mugimenduen kontzidentzia"rekin jolastuz.
Dokumentuaren akzioak