Dokumentuaren akzioak
Dantzaz: Amarrak, Suturas
Atalak programak aurrera egiten du euskal koreografoentzako sorkuntza-egonaldiekin. Oraingo honetan, Matxalen Bilbao eta Iñaki Azpillagaren sorkuntzen aurkezpenarekin gozatzeko aukera izango dugu. Bitxia bada ere, bat egin dute abiapuntuan. Matxalenek, Dantzazeko dantzariak erabiliz, Amarraki buruzko gogoeta egingo du; Iñakik, berriz, dantzari berberez baliatuta, Suturas kontzeptua landuko du. Bakoitzak astebete izango du lana gogor egiteko hamabi dantzarirekin, eta sorkuntza-laborategi horien emaitza Club Aretoan ikusi ahal izango da.
Dokumentuaren akzioak