Dokumentuaren akzioak
Dantzatan: Euskal koreografo gazteen erakustaldia
Ziomara Hormaetxe, Gernikako dantzari eta koreografo gazteak Symbiosis lana aurkeztuko du. Pieza honetan “gizakiak duen lotura afektibo, emozional edota fisikoez eta horien ondorioez” gogoeta egiten du. Lau gorputzek, aurrez aurre, elkar erakartzen edo elkar aldaratzen dute, baina ezin dira bereizi. Elkarren beharra dute. Iraupena: 20 minutu.
Judith Argomanizek zuzentzen duen Lasala konpainiak Hooked (Still) pieza aurkeztuko du. Judith Argomaniz eta Jaiotz Osak dantzatuko dute pieza hau, non gizakiak beste gizaki batekin harreman afektiboa izateko duen etengabeko beharra islatzen den, eta baita horrek dakarzkion ondorioak ere. Iraupena: 12 minutu.
Asier Zabaleta Ertzako koreografo eta dantzariak itxiko du erakustaldia Joan zaretenoi adio lanarekin. Aurreskua abiapuntutzat hartuta Euskal Herriak azken berrogei urteetan bizi izan duen gatazkaren ondorioz bizitza galdu duten pertsona guztiei zuzenduriko lana da. Iraupena: 15 minutu.
Dokumentuaren akzioak