Dokumentuaren akzioak
Dantzarako Musika
Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pascuas dantzariez lagunduta, 9 obrez osaturiko programa eskainiko du Bilboko Udal Txistulari Bandak. “Dantzarako Musika” ikuskizunean ikus-entzuleek “eserita” dantzatzeko musika eskainiko da. Egitaraua bederatzi obrez osaturik egongo da eta erabateko estreinaldi bat eskainiko da: Eduardo Morenok konposatutako eta taldeko bost kideei eskainitako “Dantzarako bilduma”. Lana bals, polka, biribilketa, habanera eta jota batez osaturik dago. Autoreak berak lagunduko dio Bandari eszenatokian. Hitzordua Euskalduna Jauregiko 0D Aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak zenbakituak dira eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan erosi ahal izango dira.
Dokumentuaren akzioak