Dokumentuaren akzioak
Dantzan Bilaka
Dantzan Bilaka Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Sorkuntza Koreografikoaren deialdian aukeratutako proiektu anitzentzat laguntza eta sorkuntza testuinguru programa bat da. Bai urtean zehar garatzen diren ekintzetan eta bai jardunaldietan dantza komunitatearen topaketa ematen da, eta bere bueltan praktiken hausnarketa eta haintzatespena sortzen da.
2019ko Dantzan Bilakaren jardunaldiak Donostiako Tabakaleran izango dira urriaren 4, 5 eta 6ean. Urtetik urtera EAEko 3 hiriburuetatik egiten den txandakaketari segida emanez.
Aurten sorkuntza koreografikoen proiektuak aurkeztuko dituzten partaideak hauek dira: Angela Millano, Almudena Pérez, Sara Paniagua, Ana Capilla, Tonatiuh Díaz, Andrés Alarcón, Koldo Arostegui, Lorea Ibarrondo eta Aiala Etxegarai. Eta ekintza paralelo moduan, Carolina Mendonçaren gidaritzapean hitzaldi bat eta tailer bat antolatu dira.
URRIAK 4
19:30 TOMMY CASH
* Angela Millano
20.00 ROOM
* Almudena Pérez
20.30 NEKTAR
* Sara Paniagua
URRIAK 5
19:30 HODEI
* Ana Capilla
20.00 ENCUENTROS
* Tonatiuh Díaz
20.30 MATERIA (CAPÍTULO 1)
* Andrés Alarcón
21.00 BOBO
* Koldo Arostegui
URRIAK 6
19.30 ONDA EXPANSIVA DE UN BESO
* Lorea Ibarrondo
20.00 IMPERFECTAS
* Aiala Etxegarai
LANTEGIA
URRIAK 4, 5 eta 6
10.00 – 15.00 PULPA – Sorkuntza Koreografikoko Laborategia: Carolina Mendonça (Brasil)
HITZALDIAk
URRIAK 4
17.30 Denbora topaketa: Carolina Mendonça (Brasil)
URRIAK 5
17.30 – 19.15 Sorkuntzaren Inguruko Hausnarketak: ELKARRIZKETA TESTUINGURU BAT
- Informazio gehiago: Dantzan Bilaka
Dokumentuaren akzioak