Dokumentuaren akzioak
Dantzaldia: Obal (Galiza)
Obal folk taldeak (Rias Baixas, Galiza) dantzarako jotzen du, Frantziako bal folk eredutik edanda, galizar ukituaz: baltsa, polka, schottisch, mazurka, Chapelloise, borobila, jota, muñeira, an dro, bourrée...
Eskarmentu handiko hiru musikarik osatu zuten 2014an, dantzarako musika sortzeko. Soinua oso berezia dute. Musika tresnak: zarrabetea, bouzouki eta nikel-harpa.
Eibarko Galizako Etxeak urtero antolatzen duen Dia Das Letras Galegas jaian emango dute dantzaldia.
Egitarau osoa:
- 17:00 Dantza-tailerra: Mercedes Prieto dantza-maisuak, gero Obal taldeak emango dituen dantzak landuko ditu.
- 18:30 Dantzaldiaren ondoren, musika kontzertua: Beatriz Martinez / Diego Langarika bikotea (Langarika Obal-eko taldekidea da).
- 20:00 Obal taldearekin dantzaldia, Mercedes Prietok gidatuta
Dokumentuaren akzioak