Dokumentuaren akzioak
Dantza Plazan
Maiatzaren 6an abiatu zen, Dantza Plazan ekimena. Horren bitartez, dantzaren zentzu ludikoa eta musika tradizionala berreskuratu nahi ditu Folklore Akademiak. Herritar guztientzat zabalik dagoen jarduera da eta euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei.
Gozatu ahal izango diren piezak fandangoak, arin-arinak, balsak... izango dira besteak beste.
Hurrengo Dantza Plazan ekimena irailaren 9an egingo da.
Dokumentuaren akzioak