Those Specks of Dust
ikuskizunak, Kat Válastur-en sorkuntza, buelta ematen dio interpretatzearen ekintzari, eta ‘ikuslearen begia’ ematen die dantzariei. Begirada beren gorputzei zuzentzen diote, eta beren buruei so daude mugimendua sortzen duten bitartean. Behaketa subjektibo horrek aukera ematen die dantzariei beren bizi-hautuaren, dantzaren, jatorrizko sustraietara itzultzeko. Koreografiari esker, berriz esperimentatu, deskubritu eta adieraz dezakete dantzan ari diren beren gorputzekiko lilura, miresmena eta sorpresa.
7 Dialogues
7 Dialogues lanak, bestalde, oholtza gainera ekarriko du sei dantzarietako bakoitzak beste sei artista ospetsu banarekin izandako harremanaren emaitza: Christopher Romanek Ivo Dimchev artista bulgariarrarekin egin du lan; Amancio Gonzalezek Londresen bizi den Hetain Patel puntako artista bisualarekin; Jone San Martinek Tim Etchells zuzendari, idazle eta artista britainiarrarekin; Ty Boomershinek New Yorkeko Beth Gill koreografoarekin; Brit Rodemundek Londresen bizi den Lucy Suggate koreografo eta dantzariarekin; eta Ami Shulmanek Étienne Guilloteau koreografo frantsesarekin. Esperimentu honen emaitza bakarkako sei lan bereizi eta oso pertsonal dira; dantza, performancea eta antzerkia uztartzen dituztenak. Guztia Matteo Fargionen gidaritzapean, musika eta pieza nagusiaren sortzaile dena.