Dokumentuaren akzioak
Damaged Goods - Meg Stuart: Built to last
Meg Stuart, dantza garaikideko koreografo estatubatuarrak, kontrastez betetako Built to last dantza pieza eskainiko du Arriaga antzokian. Egoitza Belgikan duen Damaged Goods bere konpainiak urriaren 6an eta 7an interpretatuko du Arriaga Antzokian giza izaerari buruzko Built to last dantza pieza. Alain Franco musika dramaturgoak soinu koltxoia proposatzen du dantzarientzat, Rachmaninoven edo Beethovenen musika klasikoan oinarritutakoa.
- Koreografia: Meg Stuart
- Sorkuntza laguntzaileak eta interpreteak: Dragana Bulut, Davis Freeman, Anja Müller, Maria F. Scaroni, Kristof van Boven
- Dramaturgia: Bart van den Eynde, Jeroen Versteele
- Musika dramaturgia: Alain Franco
- Soinu diseinua: Kassian Troyer
- Eszenografia: Doris Dziersk
- Jantziak: Nadine Grellinger
- Argiztapena: Jürgen Tulzer, Frank Laubenheimer
- Bideoa: Philipp Hochleichter
- Ekoizpena: Damaged Goods (Brusela) eta Münchner Kammerspiele (Munich) Meg Stuart & Damaged Goodsek Flandriako agintarien eta Flemish Community Commission izenekoaren laguntza dute.
Dokumentuaren akzioak