Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Da.Te Danza: Akari

Dokumentuaren akzioak

Da.Te Danza: Akari

Noiz 2018/04/07
18:00
Non Donostia, Gasteszena
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Da.Te Danza: Akari

Argazkia: Pablo Muruaga

Akari, 6 hilabete eta 3 urte bitarteko haurrentzako ikuskizuna da eta bi saio egongo dira abenduaren 28an. Bata goizeko 12:30ean eta bestea 18:00etan. 

Argia da Akari. Haren ezaugarriak eta airean hara-hona ibiltzeko duen modu berezia ikertzen ditu. Argia, ilunantza, itzala eta iluntasuna. Gure azala berotu dadin argi-izpi batera hurbiltzeko sentitzen dugun premia erakusten du, eta hori egiten dugunean zergatik ixten ditugun guztiok begiak. Oztopoak jartzen dizkiogu, aurrera jarrai ez dezan, zuzen-zuzenean beti, beti zuzen-zuzenean... Bestearen begietan ikusi izan dugu, eta batzuetan geure barrura nola sartzen zaigun eta nola gainezkatzen gaituen sentitzen dugu. Orduan, badirudi hatz bakoitzaren mamitik parrastan irteten dela, eta gorputzaren inguruan daukagula ibiltzen garenean. Bularretik egiten digu ihes, eta gure begirada aurrerantz abiatzen da, zuzen-zuzenean beti, beti zuzen-zuzenean.

Dantzaren bitartez, gutako bakoitzaren barne-argiak era berezi eta bakanean egiten du distira.

  • Zuzendaritza: Omar Meza
  • Koreografia: Omar Meza / Da.Te Danza
  • Antzezpena: Inés García eta David Barrera
  • Antzerkiko zuzendaritza eta testua: Julia Ruiz Carazo
  • Koreografiako laguntzailea: Celia Sako
  • Jatorrizko musika: Diego Neuman Galán
  • Eszenografia / tresneria: Valentin Martinez (Lucas)
  • Jantzien diseinua: Laura León
  • Argien diseinua: J. C. Tamajon (Tama)
  • Ekoizpena: Laura Campoy
  • Administrazioa: Sonia Espinosa
  • Komunikazioa: Sandra Pertíñez
  • 6 hilabete-3 urte. Haurrekin batera pertsona heldu bat egongo da, gehienez.

Dokumentuaren akzioak

Iraila 2020 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
Urria 2020 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
Azaroa 2020 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30