Dokumentuaren akzioak
Zora snake: Le depart
Kamerungo ipar-ekialdea eta hego-ekialdea zafratzen dituen gizarte-krisian, lehendakariak 37 urte boterean egin eta gero, Zora Snake koreografo eta performerra gerraren ondorengo berradiskidetze-errituala osatzen saiatzen da bere unibertso artistikoaren inguruan. Afrikaren gaurko egoerari buruzko ikuspegi bat, dantza konprometituaren bidez, hip hop-aren tradizio erritualean inspiratua. Berrogeita bost minutuko lan koreografiko hau gonbita bat da gure garaiko haustura geopolitikoak eta soziokulturalak – ezkerraren eta eskuinaren, Iparraren eta Hegoaren, Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko hausturak– gainditzeko dauden aukerei buruz pentsatzeko eta, hartara, Afrikaren eta gaur egungo munduareneraberritzea bultzatzeko.
Dokumentuaren akzioak