Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Ukrainako Ballet Klasikoa: Intxaur-hauskailua

Dokumentuaren akzioak

Ukrainako Ballet Klasikoa: Intxaur-hauskailua

Noiz 2022/12/26
19:00
Non Bilbo, Euskalduna Jauregia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Ballet klasikoaren tradizioari eta espirituari jarraituz, Ukrainako Ballet Klasikoa-ren ekoizpen bikain honek benetako ballet erromantikoaren edertasun eta drama guztia bereganatzen ditu. Klasiko horrek, belaunaldi guztiak deitzen ditu.

Errepresentazio bakoitzean, Ukrainako Ballet Klasikoa-ren motibazio nagusia ballet klasiko puruenaren tradizioa eta esentzia zaintzea da. Ballet klasiko hori zentzumenetarako jai bihurtzen da, bere jantzien xarmarekin eta dekorazioen ikusgarritasunarekin; oreka liluragarria sortzen du bere lerroen perfekzioarekin eta bere koreografien soiltasunarekin.

Natalia Kazatska koreografoak zuzendutako Ukrainako dantzari onenekin, Ukrainako Ballet Klasikoak, ballet unibertsalaren lan garrantzitsuenak berregiten ditu maisutasun bereziarekin. Járkov hirian du egoitza konpainia berri horrek, genero horretako benetako erreferentea baita, eta `El Lago de los Cisnes´, ´El Cascanueces´, `Giselle´, edo `La Bella Durmiente bezalako maisulanak eszenaratzen ditu.

Ballet hau, Tchaikovsky-ren ezagunenetako bat, Lev Ivanov-en jatorrizko koreografiarekin, gabonetako espirituaren fabula da. Haurtzaro galduaren eta helduen errealitatea eta haurren ametsen munduaren arteko talkaz hitz egiten du.

Libretoa Marius Petipa-rena da. Alejandro Dumas-en testu batetik dator, eta E.T.A. Hoffman-en ipuin ospetsuan inspiratu zen, `El Cascanueces y el rey de los ratones´.

Inozentzia, barne-edertasuna eta ausardia dira `El Cascanueces´-en ardatzak. Ukrainako Ballet Klasikoak oparitzen digun fantasian, oraindik ere magian sinesten dutenak entretenitu eta gozarazteko.

Bere ibilbide luzean, Ukrainako Ballet Klasikoak bira ugari eta arrakastatsuak egin ditu Europako agertokirik onenak zeharkatuz.

Dokumentuaren akzioak

Azaroa 2022 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
Abendua 2022 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
Urtarrila 2023 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031