Blanca Liren konpainiak Solstice ikuskizuna aurkeztuko du Bilboko Arriaga antzokian. Blanca Li, Grandan jaioa, Nueva Yorken Martha Grahamekin egin zuen bere prestakuntza eta egun Parisen bizi da eta bere konpainia du bertan. Koreografoa, zinemagilea, dantzaria eta aktorea. Etengabe eraberritzen ari den artista honek askotariko estiloak darabiltza, flamentkotik hasi eta ballet klasiko edo dantza urbano arte. Dantza eta mugimenduaren energiarekin hasi eta bukatzen da dena.
«Solstice» ikuskizuna konprometituago dela esango genuke. Natura eta Gizatasunaren edertasuna, boterea eta energiaz gain, hauskortasuna ere ospatzen du. Hamalau dantzari eta perkusionista baten eskutik, dantzarekin batera eszenografia, jantziak, bideoak, argiak eta musika konbinatzearen indarraren bitartez, gure ekosistemaren gorabeherak gogora ekartzen ditu ikuskizun honek.