Dokumentuaren akzioak
Cielo Raso: Karaoke
Igor Calongek zuzentzen duen Cielo Raso konpainiak Karaoke lana aurkeztuko du. Bazter batean abesten duenari begiratzen diozu, zoruko moketaren irudia besaulkietan errepikatzen da, baita koadro elektriko bat ezkutatzen duten gortinetan ere. Espazioaren gainerakoa kolore ilunaz margotuta dago, argi-gurpila bortizki biratzen da eta kolore artifizialek beste pertsonen aurpegietan jotzen dute. Aurpegi ezezagunak ikusten dituzu, dotore jantzita; batzuek irribarre egiten dizute jendetasunez, zu zara hurrengoa, kontzentrazioa argietan zentratzen duzu ez pentsatzeko.
- Antzezleak: Dácil Gonzales, Beñat Urretabizkaia, Igor Calonge
- Argiztapen diseinua: Pedro Fresneda
- Zuzendaritza laguntzailea: Gabriel F
- Zuzendaritza: Igor Calonge Argazkia: Gabriel F.
Dokumentuaren akzioak