Dokumentuaren akzioak
Carmen Larraz eta Uxue Montero: Transoceánica
Transoceánica koreografia-proiektu bat da, eta dantzarekin, argazkiarekin eta soinuarekin ikertzen du. Inguru naturalari entzuten dio, eraldaketa pertsonaleko prozesu batez mintzatzeko.
Maite dugun norbait, bikotea, lana… galtzeak eta oro har galerak itzulerarik ez duen bidaia emozional batera eramaten gaitu, eta eraldaketa sakona izaten dugu bidaia horretan. Denbora luzez, gizakia naturarekin espiritualki lotuta egon izan da. Naturari mintzatzen genion eta hark ere hitz egiten zigun, eta, horrela ulertzen genituen gure ingurua eta gure izatea, gauza bera zirela bereganatuz.
Transoceánica ikuskizunak elkarrizketa horri berrekin nahi dio, eta, hartara, ingurua eta pertsona elkarren gabe ulertu ezin diren eta estu lotuta dauden bi ideiatzat hartzen ditu. Lurraren, lehortearen, uraren… irudiak arimaren proiekzio gisa erakusten dira. Natura ispilu bilakatzen da, eta eraldaketaren ozeanoa zeharkatzean igarotzen ditugun gogo-aldarteen zikloak ikusarazten dizkigu.
- Sortzaileak: Carmen Larraz eta Uxue Montero
- Sortzailea eta koreografiaren antzezlea: Carmen Larraz
- Argazkien eta ikus-entzunezkoen sortzailea: Uxue Montero
- Musikaren sortzailea eta interpretea: Hilario Rodeiro
- Agertokia eta argiak: David Bernués, Acrónica Producciones
Dokumentuaren akzioak