Dokumentuaren akzioak
Camerino 4: Chocolate
Chocolatek dantza garaikidearen lengoaia, absurdoaren antzerkia eta zinema arloko elementuak uztartzen ditu.
Titulua ironikoa da: Txokolatea gozoa, trinkoa eta leuna den bitartean, inkomunikazioa garratza eta zakarra da, min ematen du eta zapore mingotsa dauka.
Chocolate umore beltzezko obra bat da eta bikote-harremanen barruko aurkakotasun egoerak sentiberatasun berezi batez uztartzen ditu: erotismoa, gogorik eza, pasioa, mespretxua, frenesia eta errutina. Chocolatek gorputzaren mugimendu original eta ausarta proposatzen du, sentsualtasun handikoa.
Eszenografia modu burutsu eta xumean garatzen da: Etxearen planoak lurrean markatzen dira. Pertsonaiak bizi diren marrazki horretan, plano desberdinen jokoa aurkezten da, dantzarien interakzioarekin. Bestalde, soinu-diseinua zinema arloko lengoaiatik abiatuta dago eraikita, atmosfera errealista eta absurdo bat sortuz. Hainbat elkarrizketa filmetatik hartutakoak dira, eta soinu-diseinu baten arabera landutakoak.
Emaitza bezala, Chocolate daukagu; ordubeteko iraupeneko muntaketa.

- Zuzendaria, koreografoa, dramaturgoa: Magdalena Brezzo
- Zuzendari Teknikoa: Jorge Saldaña
- Dantzariak: Tlathui Maza, Carlos Martínez, Francisco Córdova, Yuridia Ortega, Flor Garfias
- Eszenografia: Benjamín Urtíz
- Soinu-diseinatzailea: Eduardo Flores
- Argiaren arduraduna: Ivonne Ortíz
- Entrenamendua: Bernardo Benítez Danú Zavalza
- Manager: Tristana Silvar
Dokumentuaren akzioak