Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Bilaka: Distantzian + Basaide

Dokumentuaren akzioak

Bilaka: Distantzian + Basaide

Noiz 2021/07/22
13:50
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Distantzian eta Basaide dantza piezak eskainiko ditu Bilaka Kolektiboak. Bi dantza pieza hauek euskal dantzaren sustraiak eta adierazpen abangoardistak uztartuko dituzte.

Basaide piezaren estreinaldia izango da. Eneko Gil koreografoak sortutako pieza bat da, Xiberoko arbasoek kantatzen zituzten Basa Ahaideak kantuetan oinarrituta.

Uda Hernanin 2021 programazioaren baitako ekitaldia da.

---

BASAIDE

Gaur egungo egoeratik ihes egin nahi dut, hegan egin nahi dut, aske izan. Xiberoko mendietan, Arbailetan bereziki, arbasoek basa munduari lotuta abesten zituzten kantuak dira Basa Ahaideak. Hitzik gabeko kantu horiek hegaztien hegaldia edota gizakiari naturak sortzen dion harridura adierazten dute. Dantza pieza hau Basa Ahaide kantuen berrinterpretazio bat dela esan daiteke, artzain horiek hilabete luzez Arbailetan bizitakoaren interpretazio bat, hegaztien hegaldi zirkularra onarritzat hartuta. Hilabete luzez, zibilizaziotik urrun egoten ziren artzain horiei egin nahi izan diodan omenaldi txikia. Hegazti horiei edota haien hegaldiei abestutako kantuak dira? Edota hilabete luzeetako bakardadetik ihesi, hegan ateratzeko saiakerak dira?

  • Koreografia: Eneko Gil
  • Konposizioa: Paulo Olaz
  • Dantzariak: Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga, Iban Garat eta Oihan Indart
  • Musika: Paula Olaz & Julen Achiary

Dokumentuaren akzioak

Iraila 2021 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
Urria 2021 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Azaroa 2021 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930