Dokumentuaren akzioak
Bilaka: Distantzian + Basaide
Distantzian eta Basaide dantza piezak eskainiko ditu Bilaka Kolektiboak. Bi dantza pieza hauek euskal dantzaren sustraiak eta adierazpen abangoardistak uztartuko dituzte.
Basaide piezaren estreinaldia izango da. Eneko Gil koreografoak sortutako pieza bat da, Xiberoko arbasoek kantatzen zituzten Basa Ahaideak kantuetan oinarrituta.
Uda Hernanin 2021 programazioaren baitako ekitaldia da.
---
BASAIDE
Gaur egungo egoeratik ihes egin nahi dut, hegan egin nahi dut, aske izan. Xiberoko mendietan, Arbailetan bereziki, arbasoek basa munduari lotuta abesten zituzten kantuak dira Basa Ahaideak. Hitzik gabeko kantu horiek hegaztien hegaldia edota gizakiari naturak sortzen dion harridura adierazten dute. Dantza pieza hau Basa Ahaide kantuen berrinterpretazio bat dela esan daiteke, artzain horiek hilabete luzez Arbailetan bizitakoaren interpretazio bat, hegaztien hegaldi zirkularra onarritzat hartuta. Hilabete luzez, zibilizaziotik urrun egoten ziren artzain horiei egin nahi izan diodan omenaldi txikia. Hegazti horiei edota haien hegaldiei abestutako kantuak dira? Edota hilabete luzeetako bakardadetik ihesi, hegan ateratzeko saiakerak dira?
- Koreografia: Eneko Gil
- Konposizioa: Paulo Olaz
- Dantzariak: Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga, Iban Garat eta Oihan Indart
- Musika: Paula Olaz & Julen Achiary
Dokumentuaren akzioak